2008/01/25

DORDOKA GELA. Gu bai idazle apartak!

Blogen inguruko ikastaro bat egiten hasi naizenez, Dordoka gelan gertatzen diren inguruko albisteak blog honen bidez kontatzeko esperientzia martxan jartzea erabaki dut. Horrela bada, egunero egunero gelako haurren batek albisteren bat idatziko digu.

Bost urteko haurrak direnez, agian idatzitakoa ulertzeko arazoak izango duzu, baina hori, irakurle maitea, ez da beraien errua izango, beraien kode idatzia ulertzeko gaitasuna ez duenaren koitaduarena baizik! Hau da, zurea!

Halere, arazotxo hori ekiditeko, beraien idatzien azpialdean "gure erara" idatzitako transkripzioa aurkituko duzu. Ados?

Bestalde, jakinarazi nahi dizuet gure asmoa ez dela blog honen bidez www.ekintzaproiektuak.org gure web orria ordezkatzea, baizik eta haren bidez zuekin lortu dugun komunikazioa maila indartzea.

Has dadila bada gure proiektu berri hau martxan!

En Dordoka vamos a hacer una nueva experiencia. Todos los días un@s niñ@s escribirán una noticia en este blog para que poáis seguir la marcha de lo que hacemos en la gela. Esto no quiere decir que dejemos de lado la web www.ekintzaproiektuak.org

iruzkinik ez: