2008/05/13

DORDOKA SUKALDARITZA ESKOLA

Gaur goizean Asier etorri da. Asier, Haizea Rudiren aita da eta Etxalarko hotelaren sukaldaria da. Guk pentsatzen genuen berak prestatutako plater batzuk dastatu besterik ez genuela egingo, baina, dastatu bakarrik ez, gelan prestatu dizkigu!
Hor agertu zaigu arrain fresku-freskuarekin
Hoy ha venido Asier, el padre de haizea Rudi a clase y nos ha preparado unos platos muy ricos. ¡Hay ha aparecido con el pescado fresco!
Zer egin behar genuen adierazi ondoren, sua piztu eta jo eta ke hasi gara lanean. lehenengo gauza, arraina garbitu dugu!
Después de explicarnos lo que iba a preparar, ha empezado a limpiar el pescado

Arraina garbitu ondoren, gelako sukaldera!
¡Después a la cocina!

Asierrek prestatu duen lehen platera, legatza saltsan izan da. Olioan barazuria bota, dantzaten hastean irina pixka bat, ardo zuriaren txorrotada, arrain salda pixka bat, almejak bota, segidan legatza azala goruntz jarrita, bost minutu pasatzean buelta eman eta azkenean perrexila gainetik jarri. Aummmm!
El primer plato que ha preparado ha sido merluza en salsa


Prestatu duen bigarren platera, Bakailoaren entsalada epela izan da. Entsalada prestatzean, janaria platerean nola jartzen den garrantzia handia duela ikasi dugu!
Luego ensalada templada de bacalao. Nos ha explicado la importancia de emplatar


Begira zer nolako itxura zuen entsaladak!!!
¡Mirad qué ensalada!

Prestatu digun hirugarren platera kokotsak izan dira Asierrek kokotsak bi eratara prestatu ditu: albardatuta eta saltsan.
Luego nos ha prepradado kokotxas en salsa y rebozadas


Eta bukatzeko, rape onddo eta langostinoen saltsan!

Y para terminar, un rapé con salsa de langostinos y hongos


Pentsa nolako usaina utzi dugun ikastolan, idazkaritzakoak eta ondoko geletako irakasleak ere gelara etorri zaizkigula zertan ari ginen galdezka!
Imaginaros qué olor hemos dejado en la ikastola, que hasta de secretaría han venido preguntando qué estabamos haciendo


Beno, hortara bakarrik ez! Je, je...
Bueno, solo preguntar no, je, je...



Baina, platera guztiak txukun txukun jarri ditugunean, patiotik jaitsi eta hamaiketako mundiala egin dugu. Dena gustatu zaigu!
Cuando han preparado la mesa, hemos bajado del patio y nos hemos puesto las botas



MILA ESKER ASIER!
DENA GOXO-GOXUA ZEGOEN!


iruzkinik ez: